XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Izan daiteke esan nion - baina marrazkirako duzun abilezia nola-halakoa dela susmatzen dut, Legrand.

Nik neuk kakalardoa ikusi zain geratu beharko dut haren itxuraren arrastoa izateko.

Tira, ez dakit! erantzun zuen hark, nolabait sumindurik.

- Nahiko ongi marrazten dut... edo hala egin beharko nuke behintzat, maisu onak izan bait nituen, eta ez bait dut neure burua tontotzat jotzen.

Orduan, nire adiskide mina, txantxetan ari zarela esan behar baieztatu nuen.

Honek garezur bat irudikatzen du eta ondo egindako garezurra dela esatera ausartuko nintzateke, gure anatomiaren zati honi ohiz ematen zaion itxuraren arauera, eta zure kakalardoak honen antzik badu, munduko kakalardorik arraroena izan behar du dudarik gabe.

Are gehiago, duen taxukera duelarik, sineskeria erakargarri bat ere asma genezake.

Scarabaeus caput hominis edo antzeko izenen bat asmatuko duzula berarentzat pentsatzen dut... ez dira horrelako izenak falta Natur Zientzien historian.

Baina, non daude aipatu dizkidazun antenak?.

Antenak! egin zuen deiadar Legrandek behar baino handiagoko suz, nioena aditzen zuen neurrian.

- Ziur nago zuk bereiz ditzakezula antenak.

- Intsektuak zituenaren era bere-berekoak marraztu ditut eta horrekin nahikoa dela esango nuke.

Ondo dago, ondo dago erantzun nion.

Jo dezagun zuk egin dizkiozula, baina hala eta guztiz, nik ezin diezazkioket ikus.